BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
“Buda explotó por vergüenza” pelikula ikusi eta gure artean honi buruz hitz
egin ostean, gure taldeak edozein pertsonari gomendatuko lioke pelikula hau
ikustea, baina gure ustetan, irakasle izango diren horiei are gehiago
gomendatuko genieke. Pelikula honek hausnartzera eramaten zaitu, batez ere,
eszena asko nahiko gogorrak direlako, gure errealitateaz oso bestelakoak. Honi
esker, berriro oroitzen gara eta gehiago ohartzen gara munduan zehar existitzen
diren injustizia, egoera eta errealitateen inguruan.
Irakasle bezala, hasieran jasotzen dugun formakuntzan, argi uzten digute
haur guztien eskubidea dela eskolara joateko eskubidea. Baina hala ere,
errealitatea aztertzen badugu, ikus dezakegu eskubide hau kasu askotan ez dela
betetzen eta urratu egiten dela. Horren kasu dugu pelikula hau. Argi ikusten
dugu, munduko hainbat eta hainbat haurrek bizi duten errealitatea. Batetik,
haur asko ez direla eskolara joaten eta eskubide hori ukatzen zaielako.
Bestetik, eskolara gutxi batzuk joaten direla eta horien artean aurkitzen
direnak normalean ez direla neskak ez eta errekurtso ekonomiko gutxi
dituztenak. Eta horrekin batera, pelikulak argi islatzen du haur batzuk
hezkuntzarako eskubide hori bermatuta izateko egin behar dituzten esfortzu
fisiko, psiko-emozional zein ekonomikoak.
Eta pelikulak errealitatearen kasu zehatz bat erakusten digu, hau da,
Afganistaneko neskato baten kasu zehatza. Baina irakasle bezala, kontzienteak
izan behar gara, egoera hau bizi duten edo bizi izan duten haurrak aurki
genitzakeela gure geletan. Hortaz, gure geletan aurki dezakegun errealitatea
ezagutzeko eta honen kontzientzia izateko, uste dugu beharrezkoa dela
irakasleek pelikula hau ikustea.
Horrekin batera, pelikula honek argi islatzen du esan bezala, haur batzuk
eta horien familiek bizi duten egoera. Egoera horietan, familia askok bestelako
bizi modu, ohitura, jokabide eta abarrak dituztela ikus dezakegu. Esaterako,
zaintzeko modu eta ohitura ezberdinak, salerosketarako ohitura ezberdinak,
gastronomia aldetik jakiak prestatzeko modu eta ohitura ezberdinak, harremantzeko
ohitura ezberdinak, jolasteko modu eta era desberdinak… Hau da, orokorrean
bizitzeko eta egunerokotasuna aurrera eramateko bestelako modu eta ohitura
batzuk dituzte. Hori dela eta, irakasle izango garen guztiok beharrezkoa dugu
mota honetako pelikulak ikustea bizitzeko modu eta errealitate desberdinak
daudela ikusteko, horietaz ohartzeko eta egoera eta errealitate horiek bizi
dituzten haur eta horien familiak gure geletan eta gurekin bat jardunean izango
ditugula kontziente izateko.
Comentarios
Publicar un comentario