Memoria plaza
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutua.
2019-04-02.
Beste aldetik, Euskal kulturarekin lotura duten pertsonaiak agertzen ziren
gai honen eta gertaera horien inguruan haien iritzia azaltzen.
Hitzaldi honetan landutako gaia ezaguna egin zitzaigun taldekide guztiei,
izan ere gure herrian bizitutako gertakariak izan dira eta gure familiek bizi
eta pairatu zutenez, haien esperientziak ere kontatu izan dizkigute.
Gure ustez, gai honek aniztasunarekin lotura zuzena du. Izan ere, gure
gizartean egoera hauek jasan dituzten pertsonak daude, hauek hobeto ulertu eta
lagundu ahal izateko ikuspuntu ezberdinak eta bizipen hauek entzutea oso
baliagarria iruditu zaigu. Eta bizipen eta esperientzia desberdin horiek
eragiten dute aniztasun hori.
Lehen aipatu dugun bezala, familiekin gai hauei buruz hitz egin dugu azken
finean beraiek bizitako garaia izan delako. Guk ere zeharka bada ere, bizi izan
dugu nolabait errealitate hau, baina hala ere, gure azalean bizitzea tokatu ez
zaigunez eta izan agian ez da izan gehien hitz egin dugun gai. Hori dela eta,
lagunekin gutxiago jardun dugu gai hauei buruz, baina hala ere, esan bezala
hausnarketa oso interesgarriak entzun eta izan ditugu gure artean. Adibidez,
gure ezagun baten guraso bat Intxaurrondoko Guardia Zibilen kuartelean
torturatu eta geroago kartzeleratu zuten.
Testigantza guzti hauen artean mezu positibo asko aurkitu ditzakegu.
Terrorismoaren biktimen familiarrek, gertatutakoa ez dutela ahazten baina
barkatzen jakin behar dela aipatzen dute, gorrotoa alde batera utzita egoera
gainditu ahal izateko edo gutxienez saiatzeko.
Amaitzeko, aipatu behar dugu alderdi batzuen aldetik isiltasuna eman dela
eta beraz, interesgarria iruditzen zaigu gai honen inguruko alderdi guztiak
normaltasunez gizartean lantzea. Honekin batera, eskolan lantzea proposamen
egokia izango litzatekeela iruditzen zaigu, arestian aipatu bezala, gertakari
hauek Euskal Herrian gertatu direnez gure historiaren parte direlako eta horiek
ezagutu beharra daukagulako egun bizi dugun errealitatea ulertzeko.
“El pueblo que no conoce su historia está condenado a repetirla”.
Comentarios
Publicar un comentario