Hausnarketa orokorra



       
Bigarren lauhileko honetan gehienbat landutako gaia aniztasuna izan da, hau aurrera eramateko, hobeto ulertzeko eta gaiari buruz sakontzeko hitzaldi ezberdinetan parte hartu dugu eta hauetatik guztietatik asko ikasi dugula uste dut.

            Aniztasunari buruz hitz egin genuen lehenengo egunean nire definizioa zera izan zen: Pertsona guztiek eskubide berdinak dituzte eta eskubide horien gainean pertsona bakoitzak dituen desberdintasunak errespetatu behar ditugu.  Horrela, gizarteak balio positiboak izango lituzke eta aberastasuneko heziketa jasoko lukete haurrek, pertsona guztien behar, nahi, iritzi, aukera, ezaugarri eta izaerak onartuz. Nahiz eta pertsona guztiek iritzi bera ez izan, toleranteak izan behar gara beste guztiekin. Horrela, pertsona bakoitzak gizartean bera den bezala erakutsi ahalko du. Hau guztia kontuan hartuz, pertsona bakoitza askatasunez biziko zen.

            Oraingoan ere aniztasuna niretzat definizio bera izaten jarraitzen du baina aniztasuna hitza nik pentsatzen nuen baino leku handiagoa du munduan eta ez zaio behar duen garrantzia eskaintzen. Pertsona askorekin aniztasunari buruz hitz egingo bagenu garrantzitsua ez dela irudituko zitzaien. Zergatik? Askoren erantzuna haiek ongi bizi direla eta besteen arazoak haien arazo ez direla esango luketelako.

Tailer bakoitzatik gauza positiboak atera ditut eta nahiz eta batzuetatik beste batzuetatik baino gehiago ikasi, denetan hausnartzeko aukera eduki dugu.

Arteak beste ikuspuntu batetik pentsatzen laguntzen gaitu eta bakoitza nor garen eta bestea nor den galderei buruz hausnartzera eramaten gaitu ere. Artearen bidez, gizartean ikuspegi eta parte hartze kritikoa izaten dugu, baliabide berrietara gerturatzen gara, irakasleen arteko esperientziak partekatzen ditugu eta ondoren haurrei hauek transmititu ahal dizkiegu.

Aniztasuna artearekin lotu daiteke eta kontuan hartu behar dugu haur hezkuntzan artea haurren egunerokotasunean oso presente dagoela. Haur bakoitzak egiten dituen marrazkien bidez haurrek mundua nola ikusten duten ikusten dugu. Horietaz baliatuz haurrei aniztasuna zer den azaldu ahalko genieke, betiere azalpen hau haien adinera egokituz. Ez dugu ahaztu behar 3-6 urteko haurrekin lan egingo dugula eta abstraktuak diren kontzeptuak ulertzeko zailtasunak izaten dituztela baina, irakasleak izango garen heinean, gure lana balore positiboak transmititzea izango da etorkizunean aniztasuna ikuspuntu positibo batetik ikusi ahal izateko. Honekin batera esan beharra dago artea gizarte eraldaketarako tresna izan daitekeela eta hezkuntza metodologia hauetara egokitu beharko dela. Metodologia berri hauek hezkuntza kalitatea bermatu beharko dute, garaian garaiko eta tokian tokiko testuingurura egokituz. Honen bidez, balore onuragarriak oinarri gisa izanik, gizartea aldatzen joango da eta gizartearekin bat denon arteko errespetua.

“Para innovar y evolucionar, para ver el mundo de formas distintas, debemos saber olvidar”.

Esaldi hau hitzaldi batean entzun eta idatzi nuen ezinbestekoa iruditzen zaidalako. Denborarekin aurrera egiteko eta estankatuak ez geratzeko ahazten jakin behar dugu eta munduko beste pertsonekin bizi, berdin du zer pentsaera duten, nongoak diren eta zer gustoak dituzten. Garapeneko hezkuntza baten alde jokatu behar dugu eta hori lortu ahal izateko kontzeptu eta balio positiboak eta berriak trasmititu beharko ditugu. Niretzako oinarrizko-oinarrizkoa balore positiboak barneratuta izatea da.

Hezkuntza proposamen berri asko daude eta hauek oso onak izan daitezke baina ezin dira praktikan aurrera eraman ezin ditugulako beharrezko baliabideak eskura eduki; horregatik, errealitatea kontuan hartu behar dugu eta horren arabera hezkuntza eraldatu. Hezkuntza aldaketa horretan, eskola idealean, kontuan izanda haur guztiak ezberdinak direla eta kolektibo guztiak kontenplatu eta kontuan hartzen dituela, espazioak ere askotarikoak eta ezberdinak izan beharko dira, gizartearekin bat egiten dutenak.

Nahiz eta artearekin ez lan egin kontuan izan behar dugu hezkuntza haur guztiei eskaintzen zaiela baina hau ez dagoela haur guztientzat sortua, soilik kolektibo zehatz batentzat. Gaur egun hezkuntzak egiten duena pertsonak produzitzea da eta horrek ez du gizartea aldatuko. Beraz, kolektibo osoaren erronka pertsona guztiei zuzendutako hezkuntza sortzea izan beharko luke, gizartea aldatuko duena. Denok ezagutzen, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasi behar dugu; hau da, gure ingurunearekin bizitzen ere ikasi behar dugu.  Honekin batera kontuan izan behar dugu haur guztiak bizitza bat dutela eta haiekin batera motxila bat dakartela baina, edozein dela egoera, eskola barruan haur guztiak BERDINAK dira eta berdintasuneko harremanak sortu behar dira, bai irakasleen artean, bai ikasleen artean bai guraso eta irakasleen artean ere.

Aniztasunak aberastasuna esan nahi du, denen artean ikasi eta pertsona bezala hazi ahal garelako. Aniztasun kontzeptua modu positiboan ikusi ahal izateko gizartean inposatuta dauden estereotipoak hautsi beharko genituzke eta horren ordez munduan dauden bizi egoera ezberdinei ahotsa eta lekua eman.

            Herritar bakoitzak gizarteari buruzko ikuspegi globala izan behar du munduak aldaketa bat behar duela ikusi ahal izateko. Horrela, mundua aldatuz hezkuntza aldatu ahalko da eta gizartera egokitu. Hezkuntza berri horren parte irakasleak, ikasleak, familiak eta komunitate osoak izan behar dute parte gizarte guztiko partaideak hezitzaileak eta hezituak garelako. Horregatik gure helburua gizarte parekideagoa eta justuagoa sortzea da.

Gizarteak aldaketa bat behar du, gaur egun sortuta dagoen gizartea apurtzea eta ideala sortzea zaila da baina irakasle bezala gure lana hori izan beharko luke. Herritar kritikoak kontzientziatu behar ditugu aldaketa indibidualak nahiz sozialak eman daitezen. Horregatik, hezkuntza egokitu behar da estankatu ez dadin, hezkuntza tradizionala hautsiz eta alde batera utziz. Hezkuntzak dituen gune ezberdinak etengabeko gogoeta eta ikaskuntzarako balio behar dute. Horren ondorioz, pertsona kritikoak bere ingurunea kontzienteki ikusteko jarrera aktiboa izango du eta horretarako haurrak txikitatik hezi behar ditugu.

Azpimarratu nahiko nuke Haur Hezkuntzan aniztasuna lantzeko material ezinbestekoa ipuinak direla. Ipuinen bidez haurrek mundua beste ikuspuntu batetik ikusi dezakete eta gainera enpatia landu ipuinetan agertzen diren protagonisten lekuetan jartzeko aukera izaten dutelako. Beraz, enpatia landu dezakete material hau erabiliz ere. Aniztasuna ipuinen gai nagusia izan behar da eta irakasleei, urtero eskaintzen zaien formakuntza horietan, hau kontenplatu beharko litzateke askotan ipuin hauen presentzia ikusten ez dugulako.

Ondorio gisa, unibertsitatean gai hau lantzea ezinbestekoa iruditzen zait baina praktikan jartzea zaila, gizarte osoa aldatzea ezinezkoa iruditzen zaidalako. Nahiz eta hau horrela izan ez naiz etsiko eta ondorio hau idazten ari naizen heinean, gogora ekarri dut Estirekin ikusi genuen begien koloretako bideoa. Ikusi ondoren nire lagunekin komentatu nuen debate luze baten ondoren eta ondorio gisa zera esan zidaten: Alba, ez duzu gizarte osoa aldi batean aldatuko ezinezkoa delako baina balore positiboak transmititzen badizkiezu haurrei, hauek ikusten ikasten dutenez, haien etorkizunean zuk irakatsi zenien bezala jokatuko dute eta haiek beste pertsona batzuk heziko dituzte, horrela pixkanaka mundua aldatzen joango da eta zure lana ondo egin duzula ikusiko duzu.


           


Comentarios