- Zer
ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre-ideiaren bat aldatu dugu
esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
Aniztasuna artearekin lotu daitekeela ikasi dugu. Haurrekin artea erabiliz
aniztasuna landu daiteke eta horrela, haurrak kontzeptu zabal hau pixkanaka
errazago ulertzen joango dira.
2.
Zein da gehien eragin digun esperientzia edo jarduera?
Egin genuen esperientzi
arrotzaren jarduera, koadroetan hilda zeuden emakumeak ikustea eta harri
handiaren barruan bihotz bat zeukan eskultura.
3.
Zer sentimendu izan ditut? Zerekin lotzen ditut?
Ezjakintasuna→ Ez dugu sentitu
aniztasunaren gaia landu dugula gurekin zegoen hezitzaileak ez zituelako
erakusketak haur hezkuntzarekin lotu eta erakusketa batean ez zigulako ezer
azaldu. Beraz, alde horretatik, gure ezagutzetatik abiatu behar izan gara eta
ez dugu informazio gehiegi jaso. Gure lana izan da erakusketa aniztasunarekin
lotzea, eta erreferentziarik izan ez dugunez, ez gaude guztiz eroso geratu
garen sentsazioarekin.
4.
Zerbait ikasi edo aldatu badugu, badakigu ze prozesua izan dugun edo zerk
erraztu duten?
5.
Zerbait ikasi al dut taldekideengatik? Zer? Zer testuinguruan?
Denok izan ditugula
esperientzia arrotzak nahiz eta guztiok egoera berdinean egon. Gainera, egoera
arrotz desberdin horietako asko amankomuean ditugu. Adibidez, eskolako
lehenengo eguna.
Comentarios
Publicar un comentario