Tailerrei dagokienez, bertan emandako informazioa aberasgarria iruditzen
zaigu baina aipatu behar dugu lehenengo eguna (teoria eguna) astuna egin
zitzaigula hitzaldi gehiegi izan genituelako. Gure ustez horietako txarla
batzuk soberan zeuden. Oso astunak egin zitzaizkigun eta txarla batzuengandik
ez genuen ezer ikasi. Gainera, egun osoa jendeari entzuten aspergarria egin
zen. Ezin dugu orokortu txarla guztiak aspergarriak izan zirenik egun horietako
txarla batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkigulao
Hitzaldi horietatik ondorengo ideia hauek azpimarra ditzakegu:
·
Aniztasuna modu positiboan ikustea.
·
Enpatia lantzea.
·
Egoera berriak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea.
·
Gizarteak jasan dituen eraldaketen berri izatea eta egunerokotasuneko
gizartearekin bat joatea.
·
Inklusioaren oinarriak.
·
Gizartean dauden eragile parte-hartzaileak ezagutzea.
·
Artea tresna bezala hartu, metodologia gisa.
·
Komunitatean lan egiteko sustatu.
Bigarren eguneko tailerrei dagokienez (praktikoak) askoz gehiago gustatu
zitzaizkigun hauetatik asko ikasi dugulako eta gerora baliagarriak izango
zaizkigula pentsatzen dugulako. Hau da, tailer ezberdin hauek burutu ondoren
ikusi dugu aniztasuna lantzeko modu ezberdinak daudela. Hiru tailer mota egon
ziren: ipuin tailerra, antzerki tailerra eta komiki tailerra.
Bigarren egunean tailerrak egin genituen. Hiru tailer mota egon ziren:
ipuin tailerra, antzerki tailerra eta komiki tailerra.
IPUIN TAILERRA
Ipuin tailerra oso aberasgarria izan zen. Hainbat dinamika gauzatu genituen
eta horietako batzuk lehen ezagutzen ez genituen dinamikak izan ziren. Egia da,
ez genuela aniztasunaren gaia ondo landu. Honez gain, esan behar dugu
pentsatzen genuela tailerra ipuin kontaketari buruz izango zela eta azkenean
narratiba bat izan zela. Orokorrean tailerra oso erakargarria izan zen.
Irakaslearen aldetik esan behar dugu pertsona oso dinamizatzailea zela eta
denen parte hartzea bultzatzen zuela. Gainera ez zuen inori behartzen dinamikak
egiterako orduan. Nahi zuenak parte hartzen zuen eta nahi ez zuenak ez zuen
parte hartzen.
KOMIKI TAILERRA
Komiki tailerrean, lehenik eta behin komikien sorrerari buruz hitz egin
genuen eta horri buruzko azalpenak eman zizkigun eta hauek duten balioaz
eztabaidatu genuen. Guztien artean ondorio nagusi batera iritsi ginen,
komikiari erabilera oso desberdinak eman ahal zaizkiola, bai espresio
artistikoa bezala edota komunikatzeko beste baliabide bat bezala.
Oinarri teorikoez hitz egin eta gero, hainbat ariketa praktiko gauzatu
genituen. Hasteko, aurpegi adierazpen batzuk marraztu genituen arbelean eta
ikaskideak ze adierazpen mota zen antzeman behar zuten. Jarraian, ariketa oso
interesgarri eta dibertigarri bat egin genuen. Gelako ikasle bakoitzari folio
bat eman ziguten eta bakoitzak denbora mugatu batean aurpegiaren hainbat
ezaugarri marraztu behar genituen. Denbora pasatzerakoan folioa gure eskuineko
kideari pasa behar genion eta honek marrazkia bete behar zuen bere denbora
tartean. Dinamika horretan jardun genuen folioak gehienon eskuetatik pasa arte
eta aurpegiak nolabait osatuak egon arte.
Azkenik, sormena lantzeko ariketa bat gauzatu genuen. Ikasle bakoitzak
pertsonaia bat eta egoera bat pentsatu behar zituen. Hauek paperean idatzi
genituen eta pertsonaiak alde batetik eta egoera guztiak bestetik, bi poltsa
desberdinetan sartu genituen. Segidan, ikasle bakoitzak bi poltsetatik
pertsonai eta egoera bat atera behar zituen zoriz. Tokatutako egoera eta
pertsonaiekin komiki bat osatu behar genuen, bai gidoi bat prestatuz bai eta
binetak marraztuz.
ANTZERKI TAILERRA
Antzerki tailerra oso interesgarria eta baliagarria izan dela iruditu
zaigu. Tailerrari hasiera emateko, jolas batzuk egin genituen giroa hobetzeko
eta bakoitzaren lotsa pixkanaka gutxitzen joateko. Behin jolas hauek burutu
ondoren, amaieran burutuko genuen antzezlanaren gaia zein zen azaldu ziguten.
Antzerki horren bitartez, Palestinako egoera zein zen irudikatu nahi izan zen;
Palestinarrek, eskolara joateko, medikuarengana joateko, eta abar burutzeko
egin behar dituzten kilometroak irudikatuz.
Gaia azaldu ondoren, lehenengo eszenarekin hasi ginen. Pertsona bakoitzak
zapata pare bat (zapata hauek, norberarentzako baliagarria edo garrantzitsua
zen zerbait errepresentatzen zuten) eskuan zituela ibilbide bat burutu behar
zuen, ibilbide horretan zehar oztopo batzuk aurkituz, esaterako, sokak, kristalez
beteriko bideak… Ibilbidearen amaierara iritsi ostean, eskuetan genituen zapata
horiek (guretzako oso garrantzitsuak zirenak) ibilbidean utzi behar genituen.
Lehenengo eszena bukatu ondoren bigarrenari ekin genion, Palestinar
hondartza batean kokatu ginen, bertan, jolasean zenbiltzan haurrak zeuden,
pilotarekin jolasten gazte batzuk, piraguan beste batzuk. Guztiak gustura egon
arren, kutsaduraz inguratuta bizi gara, eta kutsadura hori gizakiak sortutako
dela azpimarratu genuen.
Eta amaitzeko, Palestinarrek medikuarengana joateko, oinez egin behar
dituzten kilometroak eta haien egoera zein den azaldu genuen.
Comentarios
Publicar un comentario